![]() |
|
Egunetik eguneraIlbeltzak'19.Aldizkariak eta demokrazia. Ez nator bat nere adixkide gaztea dan Rikardo Arregi'k esandakoan, "Aldizkariak eta Demokrazia" izeneko artikuloan. Bere adierakizun nagusian-aldizkariak kapitalisten eskuetan dauden bitartean, egiazko demokrazia ezin egon ditekela, alegia-ni ere bai natorkio. Tesis au ontzat ematen dut nik ere. Eta au da, izan ere, garrantzi handienekoa. Bañan artikulo ontan bertan, buru batzuek ez ditut orrenbeste ongi ikusi eta Z. ARGIA'n danok lankide geran ezkero, nere desakort argi ta garbi onera ekarri ta, esango dizutet. Badakit au dala-ta aserretuko ez dala Arregi bikaiña. «Gaurko gizarteak -esaten du berak, artikulo aipatuan- gutxi batzuen interesak defenditzen dituzte ta geienen interesak menperatzen. Gaurko ori defenditzen dutenak konserbadoreak eta eskuindarrak dira ta ori onartzen ez dutenak, ezkertiarrak eta progresistak». Ala esaten du nere adixkideak, bañan nik, konserbadorea ez izan arren (gaitz orretik begira nazazu, Jauna) ez dut begi onez ikusten Rikardo'k konserbadoreen iduri orren xinpleki agertzea. Gauza bera esango nezake ezkertiar eta progresisteei buruz. Nere iritziz, gauzak ez dira orren xinple ta errezak. Konserbadorea izatea, zertan dago? Ez da aisa orrelako galdeari erantzutea, "konserbadurismo" deritzana fenomenu oso konplejoa bait da. Gure adixkide gazteak dionez "geienen interesak menperatu ta gutxi batzuen interesak defenditzean" omen dago konserbadoreen jokera. Iritzi au ez zait zuzena iruditzen. Orrelako definizioa aurretik ezartzen baldin badiogu eskuindar ideolojiari, berau nardagarri ta gaiztotzat ikusi bearko degu, nai ta naiez. Ala ere, konserbadore-pentsaera dalako horrek, batzuen interesak ez ezik, baita egiazko ta bearrezko baloreak begiratzen ditu ere, dudarik ez. Saiets egoki ta onesgarri asko ba dauzka, nere ustez. Eta ezkertiarrek uts ta oker handietan erori nai ez badute, politika saillean, orixe bear dute jakin. Igarotako aldietan galpen ta kalte izugarriak ekarri dizkie ezkertiarrei konserbadore-ideolojiaren indarra ta sustraia gutxiesteak. Rikardo Arregi'k esaten du konserbadoreek «dirua ta gaurko gizartearen agintea» dituztela; progresistek, berriz, «jendea, erria ta arrazoia». Hori esatea ez al da geiegitxoa? Dotriña horren arauaz, eskuindarrak, gaiztoak, ezkertiarrak onak ditugu. Onelako pentsaera manikeismoa ez bada, ez dabilkio urruti. Gauzak ain argi ez direla esan bear dut, berriz ere. Baliteke, zuk, bizi baldin bazera, ni bezain zahar izanen zeranean, errealitate hori baño guztiz nahasiago bat ikustea. Marxismoak manikeismo berri bat sartu digu guzioi. Eta, jakiña, manikeismo baten kontra, beste kontrako koloreko manikeismo bat sortu bear da beti. Zuretzako, gaurko gazteentzat, libertade eskaseko aro onen gazteentzat, arriskorik handiena da, nere iritziz, manikeismo batean erortzea. Au eskuiñekoa edo ezkerrekoa izatea, berdin zait neri, bata bezain gaiztoa, bestea bait da. Ez gaitezen manikeok izan, otoi! Ilbeltzak'23.
|
|
![]() |
![]() |