![]() |
Karlos Santamaria, zientzia eta kontzientzia bat eginik1909.eko abenduaren 25ean Donostian jaiotako gizon honek bere ateak zabaldu ondoren, lan-gelara sartzeko gonbitea luzatu zigun. Gela ez zen handia eta bertan ez zen kolore distiratsurik ikusten. Argia bera ere, ez zen intentsitate handikoa eta apalategian zituen libururik gehienak ez ziren azkenaldikoak. Besaulkian eseri ginenean, kaseta prestatu eta ondoko solasaldia izan genuen.Elhuyar: Gipuzkoako unibertsitatearen aldeko batzordean parte hartu
zenuen. Zer gogoratzen duzu garai hartakorik?
Elh.: Katolikoa zarela ez da sekretua, baina guk badakigu katoliko
berezia zarela.
Katoliko aurrerakoia izan naizenez konpromezuarena izan da gehienetan hartutako bidea. Hala ere, pentsamolde desberdineko jendearekin harreman ugari izan dut. Elh.: Ildo honi segituz, zer deritzozu askapen-teologiari?
Ni "Pax Christi" mugimenduko idazkari nagusi eta partaide izan naiz. Erakunde honek Parisen zuen egoitza eta iharduera ugari izan zuen. Gu bakezale ez-absolutu ginen. Hala ere, gerra berez ez dela kondenagarria baieztatu nahi dut. Injustiziak indarkeria dakar aldi berean eta, beraz, gerrak zentzuren bat izan dezake. Hala ere, istilu guztietan bake-bideak jorratzen saiatzen ginen. Diktadura-garaian ideologia desberdinetako pertsonei laguntza eskaini genien. Alderdi honetatik ere, askapen-teologiakoekin antzekotasunen bat badugu, baina egoera eta garai desberdinetakoak gara. Elh.: Energia nuklearra eta gerra nuklearra oso modan egon dira azken
hamarkadetan. Zuk kanpaina antinuklear ugaritan parte hartu duzu, ezta?
Hala ere, ni ez naiz antinuklearra, hau da, energia nuklearrari ez diot uko egiten, baina alor honetan baldintza asko jarriko nituzke. Elh.: Zientzia Zehatzak ikasi zenituen. Arlo horretan zein izan da
gehien interesatu zaizun atala?
Jose Oñate matematikariaren lagun izan nintzen. Honek axiometria landu zuen eta axiomatika matematikan sartzea izan zen bere helburua. Matematika zientzia zabala denez, matematikari guztiok alor batzuk besteak baino gustokoago ditugu. Neri oinarrizko matematika, logika eta geometriaren postulatuak gustatu zaizkit eta horregatik matematikaren alorrean egindako ikerketa aipatu ataletara bideratu dut. Hala ere, matematikak egin didan ekarpenik handiena, gauzak aztertzeko metodoan datza. Metodo zientifikoak ez dira zientzian bakarrik aplikatzekoak. Arazo edo proiektu arruntetan ere aplikatuz gero, oso emaitza aberatsak lor daitezke. Elh.: Infinitu matematikoa existitzen al da?
Elh.: Eta denborari buruz zer esango zenuke?
Einstein-ek denbora absolutua ez dela esan zigun erlatibitatearen teoria idatzi zuenean. Nahiz eta gaur egun teoria honen zuzentasuna duda-mudatan egon, enbidoa hor dago eta orain arteko pentsamolde eta teoria asko hankaz gora jarriko dira. Bai, denbora ere erlatiboa da. Elh.: "Eusko Kontseilu Nagusia" zelakoan hezkuntz kontseilari izan
zinen. Beraz politikan ere urrats batzuk eman dituzu.
1978tik 1980ra bitartean Eusko Kontseilu Nagusiko hezkuntz kontseilari izan nintzen. Garai hartan EAJ-koa nintzen, baina gero zatiketa egon zenean EA-ra pasa nintzen. Aldaketa honen azpian progresoaren eta aurrerapausoen aldeko nere joera zegoen eta ez besterik. Hala ere, ni ez naiz alderdi gizona. Alderdiek gehiegi lotzen dute, bai ideologikoki eta bai praktikoki, eta nere bizitza osoan librepentsalari izan naizela esan daitekeenez, ni ez naiz interesgarria alderdientzat eta alderdiak ere ez neretzat. Elh.: Pentsalari ere izan zarenez, pertsona interesgarriak ezagutuko
zenituen, ezta?
Zubiri eta Zaraguetaren lagun izan nintzen. Hauek, nere iritziz, Ortega baino filosofo sakonagoak ziren. Ortega dotorea zen idazten eta hizkuntza ongi menperatzen zuen, baina pentsamendu aldetik ez zen sakona. Badakit izen asko ahazten zaizkidala, baina urteak ez dira alferrik igarotzen eta... Elh.: Hezkuntzan ere urrats batzuk eman dituzu.
Injineruentzako prestakuntz akademia izan nuen. Bertan matematikak irakasten genituen eta gerora ospetsu izatera heldu den injinero asko pasa zen. Besteak beste Txillardegi gogoratzen dut. Elh.: Zer deritzozu demokraziari eta gaur egun bizi dugun uneari?
Bestalde, gizarteko balioak asko aldatu dira. Gaur egun garrantzitsuena pragmatismoa eta utilitarismoa dira. Dirua irabaztea da askoren helburu bakarrenetakoa. Gatazka handirik ez dago eta aldi berean, ilusio eza gero eta nabariagoa da. Ideologiak gero eta leku gutxiago du... Elh.: Ekologia azken hamarkadan indartu den kontzeptua izan da. Zuretzat
zer da ekologia?
Nik soluzio harmonikoen beharra ikusten dut. Natura erabili behar da,
baina errespetatuz; izugarria bait da industriak irizpide ekologikorik
gabe egitea.
Nere iritziz, ikasleei ikastetxetan irakatsi beharko litzaieken gauza
da.
Soldadutzara joateko garaia zen eta libratzeko posibilitateak aztertu nituen. Posibilitate horien arteko bat meteorologi oposizioak gainditzea zen. Salamancan burutu nuen meteorologi ikastaroa eta promozioko lehen postua atera nuen. Oposizio horri esker Igeldoko meteorologi zentruan lanean aritu nintzen, eta bertan Felisa Martin Bravo-rekin aritu nintzela gogoratzen dut. Elh.: Azken galderak euskarari buruzkoa izan behar du. Hitz egingo
al diguzu euskarak eta Karlos Santamariak izan dituzten loturez?
Euskal Herrian bizi naizela kontziente naizenez geroztik euskararen
herrian bizi naizela sinetsi nahi izan dut. Pentsamendu honi jarraituz,
euskarak eta nik etengabeko lotura izan dugu. Euskaraz argitaratutako aldizkaririk
gehienetan partaide eta bultzatzaile izan naiz; Jakinen, Argian, etab.etan.
Egia da euskara batuari euskalkien goxotasuna falta zaiola, baina aldi berean egia da euskara batua errealismoak sortutako euskara dela ere. Bide luzea geratzen zaio euskarari, baina iritziak iritzi euskaldun izaten segitu nahi badugu, euskaradun izan behar dugu. Ordu t'erdiz izan ginen Karlos Santamaria jaunarekin eta jaso dituen eta jasotzen ari den sari eta aipamenez ez zigun tutik ere esan. Aldiz, Elhuyar aldizkariko "Zientzilarien ildotik" gustokoa zuela, "Euskaldunon Egunkaria"rako artikulu bat idazten ari zela eta liburu-pare bat irakurtzen ari zela esan zigun, hau da, pentsatzeari ekiten ziola esan zigun. Agur Santamaria jauna, eta mila esker (Joxerra Aizpurua Sarasola). |
|
![]() |
![]() |