Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean
Paulo Agirrebaltzategi
Bakearen aldeko ekintza
Karlos Santamariaren ustez, askok deskonfiantza sentitzen dute bakea hitza
entzutean, utopikotzat edo abstraktotzat hartzen dutelako107.
Utopismoaren kutsua aurkitzen omen diote horiek S. Agustinen bake-kontzeptuari
ere: 'ordinata concordia', 'ordenaren lasaitasuna' —tranquility of order—
edo 'kontsentsu unibertsala' —universal consensus— hitzak erabiltzen dituenean.
Kritikarien ahotan ipintzen du berak honako hau: "The Augustinian idea
of peace is of no use in an historic action adequated to our age. It is
more appropriate to contemplation than to action, and should be relegated
to the religious domain". ("In Search of a concept of Peace", World Justice,
1952,9)
Badirudi Karlos Santamaria funtsean ados legokeela horrelako kritikarekin,
baina ez ondorioarekin: hau da, bakearen kontzeptua alde batera utzi
eta "koexistentzia" aldarrikatu beharko litzatekeela esatearekin. Horren
aurka, hain zuzen, bakearen kristau-adiera argitzera dator beraren artikulua:
"This argument, in my opinion, is of no avail against lucid and realistic
Christian pacificism". ("In Search of a concept of Peace", World Justice,
1952, 9) Bakearen kontzeptu 'ihesgilearen' aurka erabil daiteke argumentu
hori gehienik, onartuz horrelakorik gertatzen dela, gertatu, kristauen
artean ere.
Gure autorearen lehen iritzi sendoa da: Kristaua ezin daitekeela geldi
egon eta ezin daitekeela neutrala izan bakearen eta gerraren arazoari buruz.
1951n idatzi zituen lerro laburretan, "Ante la paz o la guerra" titulupean,
honela dio: "No se trata de una cuestión teórica, de una cuestión de principios,
sino de un problema acuciante, de una situación urgente que los cristianos
de este tiempo debemos afrontar con decisión. Si el mundo está abocado
a una guerra, eso no lo sabemos. Pero sí sabemos que una guerra fría, una
guerra de paces, está entablada en el mundo y que los cristinaos no podemos
permanecer ajenos a ella". ("Ante la paz o la guerra", Documentos-9, 1951)
Beraren ustez, bakea merezi egin behar da, irabazi egin behar da.
Bakearen agustindar definizioa ezezik, kristauen praktika historikoa,
bakegintzari buruzkoa, dago beste sektore batzuren kritika pean. Kristautasunaren
historiak ia 20 mende dituela, oraindik ez da bakerik108.
Marxismoaren ustez, kristau-mezuaren porrota munduan bakea ezartzeko,
mezua bera abstraktua delako da, batetik; bestetik, mendebaldeko kapitalismoarekin
aliatuz, gerraren prestakuntza bultzatzen omen du Elizak. Azken batez belizistatzat
jo izan du Eliza Katolikoa propaganda marxistak.
Propaganda horren aurkako Elizaren bakezaletasunaren apologia egiten
saiatzen da Karlos Santamaria behin baino gehiagotan. Baina aldi berean,
bakearen historikotasuna, kristauen benetako praktika historiko-politiko
bihurtu beharra etengabe nabarmentzen du berak. Berarentzat krisauarentzat
bakea bakegintza da, Jainkoaren dohaina izateaz gain.
Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa
Bakea, Karlos Santamariarentzat, dohain teologikoa eta ekintza historikoa
da aldi berean: horrela ulertu eta bizi behar du kristauak109. Bakearen
kristau-adieraren alderdi jainkozkoa eta alderdi gizatiarra dira horiek,
biak guztiz bat eginak110. Bi paragrafo luze xamar aldatuko ditugu hona,
bi ikuspegiak banan agertzen dituztenak, Pax Christi-ren batzarre batean
egindako konferentziatik jasoak.
Kontzeptu teologiko-kristologikoa da aurrenik: "Dans ce problème de
la paix chrétienne, il y a deux choses qui me semblent claires. La première
est que le message du Christ a, en lui-même, une puissance pacifiante infinie,
capable de modifier sous tous les rapports les aspects les plus brutaux
et apparemment les plus immuables de la vie humaine. C'est la foi catholique
qui nous l'assure, car autrement la Rédemption du Christ ne serait que
la carapace extérieure d'un monde de péché définitivement damné".
("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12,
61)
Baina, aldi berean historikoa izan behar du: "Notre expérience historique
nous montre d'ailleurs que l'action du Corps Mystique, en ce qui concerne
l'ordre temporel, l'ordre des peuples et des nations, ne sera pas accompli
miraculeusement en dehors de l'histoire, par une espèce de superposition
artificielle, mais d'une façon indirecte, à travers des facteurs historiques
et même économiques et techniques, et en fonction d'une évolution laborieuse
dont les chrétiens doivent être les sujets actifs et intelligents". ("Conférence
du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 61)
Kristauarentzat bakearen ideala, fedean oinarritua, eta horren aldeko
ekintza historikoak eskatzen duen errealismoa etengabe daude tirabiran;
sarritan agertzen da bere idazkietan itxuraz kontradikzioa dirudiena111.
Testuinguru honetan jartzen du bakearen aldeko otoitza. Kristauak ezin
du otoitza ere alde batera utzi bakearen arazoen aurrean. 1959an Florentziako
alkate kristau karismatikoak Moskura egindako bisitaldia komentatuz, hark
Errusia ofizialki ateoan zabaldu zuen mezua nabarmentzen du, haren hitz
batzuk aipatuz: "He venido para rezar cerca de los grandes santos rusos
el día de la Asunción, fiesta de la Madre de Oriente y Occidente, soy creyente
y estoy convencido de que la oración es una fuerza histórica que conduce
a la paz". ("La pira en Moscú", El Diario Vasco, 1959.11.22) Eta
haren hitzak erabiliz berriro, zera dio: "Hay quienes poseen la bomba atómica
y hay quienes poseen la bomba de la oración".
Horrekin batera bakea kristauarentzat ekintza historikoa eta politikoa
da, norbera inplikatzen duena: "De l'autre côté, il (kristau mezuak) nous
invite encore à une tâche géante, mille fois supérieure à nos propres forces,
mais devant laquelle nous ne devons pas reculer car 'nous pouvons tout
en Celui qui nous fortifie'. Cette tâche est d'abord, bien entendu, celle
de nous pacifier nous-mêmes, par le dépouillement, le renoncement et la
pauvreté réelle du Christ, mais qui consiste aussi à faire pénétrer toutes
ces forces de paix dans le courant de l'histoire par une action intelligente
et patiente faite de moyens et de techniques humaines et temporelles".
("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12,
62)
Kristauaren bakearen aldeko lana bere barneko bake izpiritualean oinarritzen
bada ere, Karlos Santamariarentzat ez du nahikoa bakearen testigu izatea,
horren ekintzaile eta eragile izan behar du kristauak, horretarako behar
diren baliabide teknikoak eta eragile historikoak erabiliz: ekonomikoak
(egitura ekonomikoen aldaketa), politikoak, pedagogikoak ('heziketa unibertsalistaren
bidez kontzientzien garbitzea') funtsean.
Bakearen alde ari den kristauarentzat programa gisakoa formulatu zuen
berak Mission et Charité aldizkarian 1962an: "Action pour la Paix
et réalisme politique". Honako puntu adierazgarriak aztertu zituen bertan:
a) Ameskeriak baztertu; b) helburuak mugatu eta zehaztu; c) bake-ekintzaren
balioa eta eraginkortasuna nabarmendu; d) gatazken zergatiak aurrez ikusi
eta horiei aurrea hartu; e) gazteria hezi; f) elkarlanaren ideia
eta baliabideak eratu. ("Action pour la Paix et réalisme politique", Mission
et charite, 1962.07)
Behin baino gehiagotan salatzen du Karlos Santamariak kristauen kontradikzioa,
Kristautasunak predikatzen duen mezuaren eta kristauen jokabidearen
artekoa, bakeari eta gerrari dagokionez.
Era berean, ezin du ezkutatu hogei mendetan bakearen mezua predikatu
duen kristautasunak izan duen eragin eskasak agertzen duen paradoxa, gorago
adierazi dugunez Esklabutza desagertzeko behar izan ziren mende luzeak
aipatzen ditu gure autoreak; bakeari buruz, berdin, baliabide historikoak
ipiniz kristau mezuak bere eragin historikoa edukitzera iritsi daitekeela
uste du berak112.
Kristaua, beraz, ezin daiteke bake traszendente eta teologikoaren testigu
hutsa izan: Kristoren bakearen testigutzarekin batera bakearen aldeko ekintza
historikoa, egunerokoa, eskatzen zaizkio kristauari113.
Karlos Santamariak ikuspegi dimentsio-biko horretantxe kokatzen du,
hain zuzen, bere inplikazio pertsonala ere Pax Christi mugimenduan: "Si
j'ai été de plus en plus attiré par PAX CHRISTI, si je me suis engagé dans
ce Mouvement, si je lui consacre une belle partie de mon existence, c'est
justement parce qu'il embrasse, en même temps, les deux aspects fondamentaux
de l'action pour la paix que je viens de signaler à votre attention". (749,
2)
Bakea BIDERAGARRIA da... Bakearen esperantza
Karlos Santamaria pesimismoaren eta optimismoaren artean mugitzen da,
idealismoaren eta errealismoaren artean, katastrofismoaren eta esperantzaren
artean, bakearen etorkizunari dagokionez.
1965ean Paulo VI.ak ONUra egindako bidaiaren eta bertan esandako hitzen
tonua goraipatuz, Karlos Santamaria optimista bihurtzen zaigu. Honela idatzi
zuen bere artikulu batetan: "No faltarán quienes me traten de iluso y de
pelagiano; pero las palabras de Paulo VI y otros muchos indicios, me inclinan
a creer que la era de la guerras mundiales y de los brutales afrontamientos
nacionales ha pasado ya definitivamente". ("¿Una nueva era?", El Diario
Vasco, 1965.10.10)
Urtebete beranduago, beste artikulu bat idatzi zuen gerra nuklearrari
buruzko espezialisten arteko bileran parte hartu ondoren; bertatik askozaz
kezkatuago atera zen, eta honela idatzi zuen armamentu nuklearraren arazoari
buruz: "Cuestión complejísima y que no admite ninguna clase de simplificaciones
idealistas. La amenaza de guerra atómica y la presión del armamento nuclear
no son un sueño, ni un argumento de 'ciencia-ficción'. Constituyen, evidentemente,
una terrible realidad de lo que el mundo no podrá liberarse quizás hasta
dentro de muchos años".("Estrategia nuclear", El Diario Vasco, 1966.03.13)
Edo beste hau: "...el panorama que se presenta a nuestra generación
y a la de nuestros hijos no es nada halagador. El fin del mundo, por menos
del mundo civilizado, no debe ser mirado ya como un acontecimiento apocalíptico
lejano. Puede decirse, al contrario que es una posibilidad relativamente
cercana, un peligro inminente que está llamando a nuestras puertas. Y,
sin embargo, esta misma terribilidad de nuestra situación es la que nos
da mayor esperanza. Cuando las cosas van muy mal, cuando todo parece estar
a punto de hundirse, es precisamente cuando suele surgir el acontecimiento
salvador (...) Para los creyentes este poder se llama Providencia. (...)
Para los no creyentes ese mismo poder se llama 'instinto de conservación
Universal', 'dialéctica de la Historia, o cualquier otra cosa por el estilo'".
("A prueba de bomba", El Diario Vasco, 1966.04.03)
Eta honela bukatzen du bere artikulua: "Optimismo pues para las nuevas
y jóvenes generaciones. Verdadero optimismo 'a prueba de bomba'". ("A prueba
de bomba", El Diario Vasco, 1966.04.03)
Munduaren azkenaren edo zibilizazioaren azkenaren beldurraren eta katastrofismoaren
kontrako irtenbide gisakoa ikusten du berak, hain zuzen ere, 1967an, geroago
gehiago landuko duen "arma psiko-kimikoa", aurrerapen zientziazkoak ekarri
duena114.
Dena dela, gerra nuklearraren eta bestelako gerraren ezinbestekoa eta
fatalismoa gainditu beharra aldarrikatzen du behin baino gehiagotan115.
Bakea, neuri batekoa behintzat, bideragarraia da mundu honetan eta gure
historian; eta merezi du horren alde ahalegintzea.
Hala ere, jabetuta egon behar dugu benetako bakea, kristauak ulertzen
duen bezalakoa, ezingo dela mundu honetan burutu; batetik, bekatua dagoelako
tartean, eta, bestetik, kristau-bakearen kontzeptuaren sustraiak Jainkoagan
daudelako. "La Iglesia no puede tampoco prometer la paz internacional porque
la paz que ella ofrece no pertenece propiamente a este mundo. En rigor,
nadie puede hacerlo sin mentir: ningún medio humano garantiza continuidad
de esa inestable y parcelada paz que el mundo actual 'disfruta'. La guerra
universal puede estallar de nuevo en cualquier momento y esta posibilidad
hay que aceptarla desde ahora con ánimo entero, rechazando como una tentación
de estupidez la táctica de ciervo". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9,
1951)
Autoreak eskubidea duela uste du 'mundu berrian' amets egiteko, gerrarik
gabekoan —bi artikulu behintzat baditu titulu horixe dutenak: "Un mundo
nuevo" (biak 1957an idatziak)—. Pesimismoan eta pasibismoan geratu gabe,
'mundu berria' eraikitzeari heldu behar zaio, forma politiko eta sozial
berriak sortuz —"konbertsioa" deitzen dio berak horri—116. Hala ere, kontutan
eduki behar da errazionalisten 'betiereko bake pelagianoari" buruz esandakoa.
Karlos Santamariak otoitzean eta ekintzan oinarritzen funts-funtsean du
bere azken esperantza.
Baina esperantzak eta konfiantzak ez gaituzte benetako arriskuen aurrean
begiak ixtera eraman behar. Jabetuta dago bera eta behin baino gehiagotan
gogorarazten du bonba atomikoaren ondorio katastrofikoez, eta horien arriskuaz,
baina aldi berean gainditzen saiatzen da ikuspegi katastrofiko hutsa.
Bonba atomikoaren arriskuari garrantzia kendu nahi diotenen aurrean, zera
dio: "... muchos estamos persuadidos de que no es así y no sentimos la
impresión de convertirnos en hombres de espíritu estrecho o retardado al
afirmar que el descubrimiento de la energía atómica y de sus utilizaciones
guerreras abren realmente una sima de posibilidades catastróficas para
la Humanidad".
Edward Thompson-en 'exterminismoaren' teoria azaldu ondoren ere, eta
teknikak —teknika militarrak eta nuklearrak— duen bere martxa autonomoa
ezagutuz ere, honela amaitzen du: "¿Es esto demasiado pesimista? Yo no
lo creo así, lo de T. es puro realismo Pero no hay que desesperar. Finalmente
los hombres van a vencer a las máquinas". ("El exterminio", El Diario Vasco,
1983.10.30)
Kristauaren erantzukizuna bakeari begira
Gorago azalduta gelditu da Pax Christi-ren barruan militanteak duen
askatasuna eta erantzukiuna bake-ekintzari buruz.
Era berean kapitulu honetan argitu dugu nola, gure autorearen iritziz,
bake tenporalari buruz, ez bake teologikoari buruz, kristautasunak ez duela
bere kontzeptu espezifikorik.
Hortik dator kristauak ez duela bere aldetik bakarrik lana egin behar
bakearen alde: "Mais tout cela ne signifie pas du tout que nous ayons le
droit de nous isoler pour bâtir notre Cité Chrétienne. Cette mentalité
isolationniste pourrait facilement gâcher toute notre action. Tous les
hommes de bonne volonté, tous ceux qui aiment vraiement la paix, et qui
trvaillent et qui se sacrifient réellement pour elle, méritent notre aide
et notre sympathie". (743, 8) Hala ere, ideologia ezberdinetako mugimendu
ezberdinekin elkarlanean aritzeak bere mugak ditu, autorearen ustez, Pax
Christi-ren kideei buruz konkretuan, gorago aipatu denez. Hori aplikagarria
ote da bestelako kristauentzat ere? Autorea ez de horretan sartzen, baina
badirudi nolabait aplikagarria izango litzatekeela, kideentzat ematen dituen
irizpideak kontutan harturik.
Bakearen eta gerraren arazoa gobernariena dela, edota norbanakoak arazo
horietan eraginkorki lana egiterik ez daukala esaten dutenen aurka, zera
dio berak: "Mais il n'est pas vrai qu'une action réelle en faveur de la
paix soit impossible pour les simples citoyens; on pourrait faire un long
cataloque et il faudra bien qu'un jour ou l'autre on le fasse à PAX CHRISTI,
des moyens de pacification réellement efficaces à long ou à court délai,
à la porté de nous tous". (Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi",
Pax Christi, 1956.01.27, 57) Berak bakoitzaren ahalegin apurrak eraginkortasuna
eduki dezakeela uste du; eta, dena dela, norberak egin duenaren erantzuna
eskatuko zaio kristauari azken judizioan; ez mundua aldatzeko gauza izan
den ala ez.
Bestalde, beraren iritziz, bakoitzaren ahaleginen erginkortasunik ezak
ez du pasibotasuna zurikatzen; berehalako eraginkortasuna, aurrean ikus
eta zuzenean egiaztatu daitekeena, ez da bake-ekintzaren aldeko lanaren
irizpide bakarra117. Ereduaren, testigutzaren eta jarraibidearen balioa
eduki dezake gutxienez norbanakoaren edo taldearen jokabideak: "...le témoignage
d'une seule personne ou d'un petit groupe de personnes en faveur d'une
idée juste et noble, comme la paix, peut avoir un retentissement et une
valeur morale hautement exemplaire, ainsi que des consequences historiques
importantes absolument imprévisibles d'avances". (Responsabilité el limites
du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 58-59)
Norbanakoaren bakeari eta gerrari buruzko erantzukizuna justizia sozial
unibertsalean oinarritzen da; eta hor, hasteko, oso kontutan euki behar
du botoa ematean ere: "Cet électeur, qui fait son choix sans se soucier
de la paix des autres peuples, de la misère des autres peuples, en somme,
sans se soucier du bien commun de l'humanité, cet électeur manque aussi
à la justice". (Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax
Christi, 1956.01.27, 60)
Horrelako ekintza txiki-handitan, besteren artean, lantzen da pazifismoa,
Santamariaren ustez.
Kristautasuna eta pazifismoa
Karlos Santamariak artikulu luzea dauka, 1951ean idatzia, kristau pazifismoaz:
"El pacifismo cristiano" izenekoa.
Pazifismoaren kontzeptuak sortu ditzakeen gaizki-ulertuak uxatu nahi
ditu gure autoreak, izan ere zentzu bat baino gehiago baititu, goian azaldu
ditugunez.
Une batez, han esandakoak gogoratuko ditugu, kristautasunaren pazifisoaren
zentzua nabarmentzeko.
Komunistek ere pazifismoa predikatzen omen dute. Besteren artean pazifismo
komunista bat dago, eta badago pazifismo humanista ere, kristau-pazifismoarekin
zerikusirik ez duena, gure autorearen ustez: "La voz 'pacifismo' tiene,
en efecto, un timbre humanitarista, poco grado a los oídos genuinamente
cristianos".
Argiago dio oraindik beherago: "Existe algo, con lo que el pacifisimo
cristiano no debe ser confundido en manera alguna: me refiero al pacifismo
del miedo, es el pacifismo instintivo de los que se resisten a la idea
de morir y se agarran mentalmente a la existencia, haciendo de este gesto
una actitud vital". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 63)
Kristau-pazifismoa ez da beldurraren pazifismoa, inolako heroismoren
aurkakoa. Kristautasunak heroismo pertsonala goraipatzen du, masak heriotzari
dion beldurraren aurka118.
Antzeko ideiak erabiltzen ditu 'pazifismo sentimentalari' buruz mintzatzean,
hau da gerrak dakartzan hodamenen aurrean pazifista bihurtzen denaren aurrean.
"La voluntad cristiana de paz no tiene nada de sentimental, 'es fuerte
como el acero', 'es fuerza y no debilidad o cansada resignación, 'de otro
temple muy distinto que el simple sentimiento de humanidad, el cual no
detesta la guerra sino a causa de sus horrores y de sus atrocidades, de
sus destrucciones y de sus consecuencias, y no, también a causa de su injusticia".
Kristauari, beraz, axola zaio noski gizakiaren sufrimendua eta heriotza,
gerrak eraginak; axola zaio, baita ere, gerrak dakarren hondamen fisiko
eta ekonomikoa; baina kristauaren funtsezko jarrera, gerraren aurkakoa,
beste zerbaiti dario, Karlos Santamariaren iritziz: Gerraren zuzengabekeria.
Jarrera funtsean etikoa da. Arazo etikoa da, izan ere, funtsean bai bakearena
eta bai gerrarena, Karlos Santamariarentzat. Horregatik kristau-pazifismoa
eskakizun handikoa da. Justiziaren alde lan egitea eskatzen du aurren-aurrenik119.
Areago doa gure autorea, aipaturiko bere artikulu luzean ("El pacifismo
cristiano", Documentos-9, 1951) honelako epigrafea ipintzen duenean: "Feliz
el que muere en un gerra justa", Peguy-ren esaldia jasoz. Paradoxa dirudi.
Bertan idatzia du: "La razón fundamental que los cristianos pueden tener
para ir a la guerra es que existen bienes de gran importancia, valores
de superior categoría de más altos quilates, que la paz y el orden externos.
Los que sólo ven por los ojos de la carne es natural que quieran la paz
a todo precio; pero el cristiano tiene unos ojos más penetrantes y unos
oídos más finos y perceptivos que le permiten darse cuenta de otros bienes
que a aquéllos se les ocultan". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9,
1951, 76) Sentzu horretan, gerra bera benetako bakearen zerbitzuan jartzen
da: hau da, zuzenbidearen zerbitzuan.
Kristauaren bakezaleltasunak—pazifismoak— sentimendu humanista hutsak
baino sustrai eta oinarri askozaz sakonagoak eta zabalagoak ditu ,Karlos
Santamariarentzat120.
Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka
Bakearen adieraren erdi-erdian zuzentasunarena eta justiziarena dago,
beraz, Karlos Santamariarentzat. 'Opus justitiae pax' goiburuarri jarraiki121,
berarentzat justiziaren aldeko lana da funtsean bakearen aldekoa; eta alderantziz,
zuzengabekeria dagoen bitartean ez dago benetako bakerik; eta gainera biolentziaren
lehergailua da zuzengabekariazko egoera iraunkorra. "Là où il existe une
injustice collective, l'oppression de l'homme par l'homme, la violation
des droits naturels des individus et des communautés, on peut assurer que
la violence ne tardera pas à pousser. Avant que cella n'arrive, le pacifique
devra mettre en jeu ses propres moyens d'action...". ("Action pour la Paix
et réalisme politique", Revista de centros de estudios cientificos, 1962.07)
Gerraren injustizia baldin bada gerraren aurka egoteko arrazoirik funtsezkoena
kristauarentzat, horixe da gerraren sustrairik eta zergatirik funtsezkoena
ere. Horregatik kristauaren pazifismoa ere gerraren aurretikoa da, horren
sustraiak ateratzen saiatzen dena122.
Esaldi guztiz trinkoa eta gogorra dauka gure autoreak honi buruz: "La
guerra es repugnante, es un recuerdo de bestias, una bestialidad desatada.
De acuerdo. Pero hay algo más repugnante que la guerra, y es la paz asentada
sobre la injusticia, gravitando sobre las conciencias como una roca de
impiedad". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 72)
Horregatik benetako bakea justizian bakarrik oinarri daiteke; kristauak,
berriz, justiziaren alde lan eginez bakarrik egiaztatuko du bere bakezaletasuna:
"La paz no es, pues, cosa de juego, cosa de magia o azar. Cristo vino al
mundo para eso, para traernos la Paz, para que tuviéramos gozo pleno y
para eso murió. Pero la Paz de Cristo es obra de la Justicia y mientras
ésta no reine en el mundo aquélla estará ausente de él, el mundo no la
conocerá. Nuestra paz ha de implantarse primero en las almas y luego extenderse
a las familias y a las naciones".("El pacifismo cristiano", Documentos-9,
1951, 74)
Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak
1965ean Vietnam-go gerraren kontrako protestan bi gazte amerikarrek
beren buruei su eman zietenean, artikulu bat idatzi zuen Santamariak, "Suicidas
por la paz" titulupean. Beraien ekintza moralaren aldetik epaitu gabe,
testimonialtzat jotzen du eta horren eraginkortasuna zalantzan jartzen.
Gure autorearen obsesioa da bakearen aldeko lana eraginkorra izan behar
duela, ez ametsetan geratuko dena ezta testimonialismo hutsean. Praktikoa
izan behar du, eta horretarako maila politiko-sozialean eta diplomatikoetan
eragitera jo behar du123.
Bakearen alde lana egiteko, aurrenik, justiziaren aldeko neurriak ipini
beharra dago, goian esan dugunez. Horietako batzuk aipatzen ditu berak:
a) Ekonomi mailakoak, nazioartean: migrazioen politika eta lehengaien politika
eskuzabala; b) nazio bakoitzaren barruan zuzengabekeria sozialak kentzea,
ahulen aldeko politikaren barruan; c) gazteriaren heziketa, bakearen aldekoa,
eta nazionalismo amorratuen kontrakoa; etab.
Beste neurri politiko-diplomatikoaren beharra nabarmentzen du, ordea,
behin eta berriro Karlos Santamariak: organismo supranazionalarena alegia,
nazioen (estatuen) artean bakea eta justizia bermatuko dituena. Organismo
horren forma zein izango den? Batzutan federalismoa proposatzen du124.
Karlos Santamariaren ustez, ordua iritsi da, nazioarteko zuzenbidetik
gerraren figura juridikoa kentzekoa —Hungariaren inbasioaren ondoren ari
da idazten—. "El único camino abierto es, pues, el de la acción jurídica
internacional". ("Necesidad de organización con medios adecuados", Ya,
1956.11.16) Ekintza juridikoa, ez Nazio Batuek inon interbenitu ez dezaten,
alderantziz baizik; organismo supranazionala, Herrien aurkako zuzengabekeria
nabarmena dagoen lekuan bere eskua sartzeko, eta justizia ezartzeko, ahalbidea
izango duena125.
Nazioarteko zuzenbideari dagokionez, bi teoria bereizten ditu Karlos
Santamariak: 'boluntarista', 'subjektibista' edo 'kontraktualista', batetik,
estatuen borondate eta hitzarmenean oinarri hartzen duena; eta 'objektibista',
bestetik, estatuen gainetik dagoen zerbaitetan oinarritzen dena: "La otra
teoría, más conforme con la filosofía del ser, afirma que el Derecho Internacional
proviene de una realidad superior a los Estados y anterior a ellos, que
es la comunidad natural de todos los hombres, sin distinción de razas ni
naciones". ("Suez y Hungria", El Diario Vasco, 1956.11.25)
Lehenengo teoriaren kontrakoa da gure autorea; estatu subiranoen nahiara
gelditzen bada nazioarteko zuzenbidea, basa legearen antzeko zerbait izan
daiteke hori126. Izatez, oraindik ezagutu ditugun horrelako organismo nazioarteko
modernoak, denak teoria kontraktualistan oinarrituta daude127. Horrek ez
du esan nahi, inolako baliorik ez dutenik horrelako organismoek; alderantziz,
eginkizun handia esleitzen dio Karlos Santamariak ONUri, adibidez. Bera
jabetuta dago gaurko egoeran teoria kontraktualistatik jo beharraz128.
Izan ere, 'gizadi osoaren ongiaren' kontzeptutik urruti gaude oraindik.
Horixe da, izan, zuzenbide 'objektibista' eta horren zerbitzuan eraikitako
organismo 'supranazionalaren' egitekoa: 'gizadi osoaren ongia' zaintzea.
Hala ere, beraren ustez, gainditu egin beharko litzateke egoera hori,
estatuen subiranotasun absolutua mugatuz, eta ONUri interbentzio-ahalmenak
emanez, nazioarteko justizia urratuta dagoenean —une hartan Suez-eko kanaleko
gerraz ari zen—. Beraren ustez, Vitoria, Suárez eta Grotio jurista 'internazionalistak'
interbentzio-eskubidea aitortuko liokete horrelako organismoari129.
Besterik dira, ordea, SESBek Hungarian eta Txekoslobakian edo USAk Grenadan
egindako inbasioak: interbentzio horiek kondenatu egin zituen Karlos Santamariak,
ez baitzuten zerikusirik organismo supraestatalaren interbentzio-eskubidearekin,
estatu partikularrek bestelako estatuen edo Herrien gain beren legea ezartzea
besterik ez direnez horiek. Horrelako interbentzio-eskubidea ONUk berak
ukatua du, 1965ean ez-interbentzioaren hitzarmena, hau da, estatuek beste
estatuen arazoetan ez interbenitzeko printzipioa onartu zuenetik.
Organismo supraestatalak, gizadi osoaren onagatik, interbentzio-eskubidea
eduki ahal izateko, estatuek beren subiranotasun absolutuaren kontzeptua
baztertu beharko dute, organismo horren eskuetan partea utziz130. Beraren
ustez, beharraren beharraz, prozesu hori bere bidea irekitzen ari da azken
aldian giza kontzientzietan. Areagotu egin beharko litzateke131. Nazioarteko
ordena juridikoa behar da, Hungariakoa, Suezekoa eta antzekoak ekidin ahal
izateko.
Batzutan 'internacional' eta 'supranacional' sinonimotzat hartu baditu
ere132, 1957an argitaraturiko artikuluetako batean, "Supranacionalicemos
Pax Christi" izenekoan, kontzeptuak bereizten eta argitzen saiatzen da.
Honela hasten du artikulua: "La diferencia entre lo internacional y lo
supranacional aparece cada día más clara y va pasando del dominio de los
especialistas al de la opinión pública. La creación de instituciones supranacionales
que no dependen de la voluntad de los Estados y a las que puedan confiarse
la administración de intereses que son comunes a extensas zonas del mundo
o quizás a la Humanidad entera, se presenta hoy como una necesidad ineludible
para salvar la paz y dar al mundo una organización estable". ("Supranacionalicemos
Pax Christi", Pax Christi, 1957.03)
Autorearen ustez, gizadiak "supranación humana" osotzen du; hori ez
dago nazioen aurka, hauek errealitatea direlako; horregatik ez luke "Superestado
gigante"rik nahi, nazionen ukapena izango litzatekeena. Baina, bestalde,
ONUren orain arteko soluzioa ez zaio egokia iruditzen133. Soluziotzat edo,
honako beste hau iradokitzen du: "Tal vez la solución de este problema
consiste en el desarrollo de la idea de la creación de grandes 'pools',
que sin destruir la soberanía de los Estados, aunque sí moderándola y adaptándola
a las nuevas exigencias de la historia, haga frente a las necesidades de
la Humanidad en su conjunto". ("Supranacionalicemos Pax Christi", Pax Christi,
1957.03)
Horietakotzat har daiteke Eliza, beraren ustez, giza erakundeetatik
bestelako mailakoa baldin bada ere hori. Pax Christi erakundeak ere horrelako
zerbait izan beharko ote luke? Benetan 'internazionala' edo 'supranazionala'
izan beharko omen luke horrek ere134.
Bake-izpiritua: tolerantzia
Bakea arazo eta eginkizun politikoa da, eta maila horretan ipini behar
du pazifistak ere, eragin eta neurri juridiko-politikoak eta diplomatikoak
ere bilatuz; baina funts-funtsean bakearen arazoa giza-izpirituetan jokatzen
da, Karlos Santamariaren iritziz135.
Berarentzat sakoneko giza izpirituan kokatzen eta sustraitzen da bakea.
Horretarako, besteren artean, tolerantzia edo jasankortasuna landu behar
dira. Tolerantzia zibila bai; eta baita erlijiozkoa ere. Vatikanoko II.
Kontzilioa baino lehen gure arteko eliztar askoren artean sarritan susmo
txarrekotzat hartzen zen erlijiozko askatasuna argi eta garbi defenditzen
zuen Karlos Santamariak. Horren barruan fedezko aktuaren askatasuna dago;
horretan oinarritu behar du erlijio-askatasunak136. Beraren iritziz, mendetan
zehar gertaturiko erlijio-gerrek erlijiozko intolerantzian dute beren
sustraia.
1953an artikulu luze bat idatzi zuen "El problema de la intolerancia
en el catolicismo español", Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian argitaratu
zuena. Tituluak dioenez, espainolen jokabideei buruzko analisia egiten
du zehazki, zuzenean bakearekin lotu gabe; baina funtsean igartzen zaio
pasatako gerra zibilean gertaturikoak gogoan dituela eta horien sustraiak
intolerantzia historikoan aurkitzen dituela137.
Autore espainol famatuak erabiltzen ditu bere azterketa antropologikoaren
oinarritzat: Ortega y Gasset, Unamuno eta bereziki Menéndez Pelayo eta
Balmes. Seguruenik, bestalde, gerra ondoko kristautasun intolerantearen
kritika ere izan nahi du artikuluak. Eta tolerantziaren premia aldarrikatzen
du, gatazka sozialen bigungarri: "Acaso sea, pues, hoy más necesaio que
nunca predicar aquella tolerancia social que tanto se echa de menos en
algunos momentos. Ella constituye, en todo caso, el lubrificante necesario
para que una sociedad que quiere ser cristiana pueda avanzar sin choques
ni conflictos interiores". ("El problema de la intolerancia en el catolicismo
Español", Cuadesnos Hispanoamericanos, 1953, 274) Eta tolerantziaren
printzipio teologikoa formulatzen du: "Contrariamente a la estrechez y
al negativismo que caracterizan al espíritu sectario, el cristiano debe
tratar de rescatar todo lo bueno y verdadero que, estén donde estén, siempre
pertenecen a Cristo". ("El problema de la intolerancia en el catolicismo
Español", Cuadesnos Hispanoamericanos, 1953, 279) Printzipio horrek
ez du berarentzat erlatibismo soilean oinarritzen den tolerantziarekin
zerikusirik; Unamunori egozten dio hori138.
Maccarthysmoan aurkitzen du bestelako intolerantziaren eredua. "El macarthismo
ve marxistas solapados por todas partes, no vacila en acusar de cripto-comunistas
o de comunistas blancos a los hombres más respetables...". ("Maccarthysmo",
Pax Christi, 1957.05) Eta eransten du: "La obsesión anticomunista
puede conducir a posiciones enteramente anticristianas y radicalmente inmorales.
El comunismo no es el mal absoluto. No todo lo que se haga contra él queda
justificado 'ipso facto'". ("Maccarthysmo", Pax Christi, 1957.05)
Hortxe dago koska, hain zuzen ere, tolerantziaren oinarria: iritzi ezberdinak
eralitibizatzean, eta alde batean eta bestean egon daitezkeen alde onak
onartzean eta okerrak kritikatzean. Komunismoa erabat kondenatzearekin
batera, ezin daiteke inola ere kapitalismoa guztiz ontzat hartu eta ez
kritikatu, hori justiziaren ikuspegitik egoera egokia bailitzan139.
Karlos Santamariak gerra egiten dutenengana ere zabaldu egiten du tolerantziaren
jarrera; bere jarrera pazifistak gerra egiten dutenekiko, zio zuzenagatik
gerra egiten dutenekiko, jasanbera izatera bultzatzen du.
Ez gara hemen intolerantziaren analisi filosofiko-antropologikoak egiten
hasiko. Baina esan behar da, beste hainbat lekutan ere aipatzen duela Karlos
Santamariak gai hori, gerrarekin lotuta, hain zuzen ere.
Kristaua gerran
Kristauek hainbat gerra egin dituzte historian zehar; eta batzutan
kristautasunaren izenean gainera.
Kristaua eta pazifista den Karlos Santamariarentzat, ordea, kristaua
gerran ikustea itxuragabekoa da. Hala ere, bera ez da pazifista absolutua,
eta justiziaren alde gerra egin beharrean gerta daiteke kristaua ere. Beraren
ustez, onartu beharra dago egoera hori, pazifistarentzat eta Ebanjeliotik
begiratuta gogorra gertatzen bada ere140.
Horren arabera, inor ez hiltzea ere ez da lege absolutua kristauarentzat,
gerrarik nekez burura baitezakegu, oraingoz behintzat, inor hil gabe. Kristauarentzat
agindu positibo absolutua maitasuna da eta agindu negatibo absolutua, gorrotoa.
Horregatik, Karlos Santamariak zera gogora erazten dio gerra egin beharrean
gertatzen den kristauari: aurrean daukan etsai hori ere, bereak jaurtitako
bonbaz hiltzera doan hori ere, maitatu egin behar duela. Paradoxa iruditzen
zaio; baina ez Kristoren gurutzearen paradoxa baino handiagoa141. |