![]() |

Karlos Santamariaren ideiak eta ekintzakJoxe AzurmendiPertsonaren kontzeptua zentrala da Santamariaren pentsamenduan, baina, beharbada lehenengotik usteko denaren kontra -garrantzizkoa da ez engainatzea- filosofia pertsonalistako markuen barruan1, misterio bat adierazten du, ez determinazio zehatz bat2. Are, "l'on doit remarquer que cette notion de personne est une notion, si je puis dire, d'indice chrétien, qui s'est dégagée et précisée grâce à la théologie", aspaldi aitortu zuen Maritainek3; eta eransten du Santamariak, zalantza ez injustifikaturen batzuekin: "cabe preguntarse si esta terminología es acertada, si no està ella misma demasiado cargada de un sentido histórico y conceptual, que nada tiene que ver con nuestro problema, ya que la noción de persona ha adquirido cuerpo al ser utilizada especialmente en las cuestiones teológicas de la Trinidad y de la Encarnación del Verbo"4. Gehi bedi, pertsonalismoa beharbada filosofia bat dela5, edo ez dela filosofiarik eta ideologiarik batere6, edo filosofia bakarra baino gehiago dela, sorta oso bat agian7: edonola ere pertsonaren definizio zehatz batek zaila dirudiela errigoroski, inposiblea ez esateko. Santamariari gagozkiola, hiru aurre-ohar egin daiteke: 1) batzuetan Maritain eta Mounier bi joera desberdin bezala elkarri kontajarri izan dira: adibidez A. Arosteguik funtsean bi metafisika desberdinen oposizioa ikusi ahal uste du, izaeraren metafisika aristoteliko-tomista (Maritain) versus bilakaeraren metafisika modernoa (Mounier)8. Santamaria bietaz berdin baliatuko da libreki, oposiziorik erabili gabe, bien ikasle eta erabiltzaile gisa, horien ideiak eta testuak bere asmoetara egokituz. 2) Pertsonaren kontzeptuan bada muin metafisiko funtsezko bat, eta hainbat osagai sozial, moral, psikologiko, etab. gero9. Santamaria baitan ez dira falta definizio metafisikoaren marra gutxi baina finko batzuk (basikoki bere irakasle filosofikoetatik hartuak, berehalaxe ikusiko dugunez), baina ez dago esan beharrik, kezka bizienak inoiz ez dituela izan metafisiko-sistematikoak, bere ekarri pertsonalena eta interesgarriena ere ez dela hor bilatu beharko. 3) Beti bere ardura nagusi praktikoari jarraiki (praktikoaren adiera erlijioso-moralean), Santamariari pertsona balio bezala interesatu zaio bereziki; hots, bere lanean beti kezkatu duena, pertsonari buruzko teoria akabatu bat lortzea baino gehiago, kriterioak garbi edukitzea izan da balorazioetarako eta ekintzarako, kriterio horiek (fededunarentzat batikbat) pertsonan espresatuta dauden eran. Indibiduoa, pertsona
Guztiz ere teoria sozialean izango ditu berezkuntza honek ondorioak:
nola kokatzen den gizakia gizartean (Estatuan), h. d., zenbateraino dagoen
osotasunaren menpe eta zenbat menpegabe, etab. Testuinguru horretan hain
zuzen egin du behin Santamariak bi kontzeptuon azalpena, modu honetan:
Hitz batean: pertsonalisten ikuspuntutik, pertsona ez da gizartearen zati bat, osotasun eta totaltasun bat baizik. Ideia hauetatik dator, hain zuzen, pertsonalista batzuek maiz aipatzen
duten slogan ezaguna: "el individuo para la sociedad, la sociedad para
la persona" "14.
Gizakian badago, berezten eta nortzen duen beste printzipio bat, nobleagoa materia baino: gizaki bat besteagandik ez da dortoka bat besteagandik bezala bakarrik berezten. Beste zera horixe da, gizakiaren berezitasun partikularra (gizakia gizakiagandik berezteko, bakoitzarengan modu berezian eta berezgarrian ematen dena), "pertsona" deritzoguna. Santamariak Aita Garrigourekin jarraitzen duenez, "lo que caracteriza, pues, a la persona, a los ojos del sentido común, es, por cierto, la libertad, el dominio de sí; pero la libertad, según este mismo sentido común, supone la inteligencia que delibera y la conciencia de sí; y la conciencia del 'yo', a su vez, supone, precisamente, el 'yo', el cual, para hablar con propiedad, es la persona". - "La ley física y determinante queda reemplazada por la ley de la razón y de la libertad personal"18. Indibiduo gisa gure baldintza geografiko, genetiko, sozialen ekoizpenak eta menpekoak gara. Pertsona gisa, aldiz, nagusiak gara geure gorputzaren, inguru sozial zein materialaren gain. Pertsona gisa materiarekiko menpegabe gara. "Esto es, precisamente, lo que caracteriza a los santos -apuntatzen du Santamariak-, que luchando con el no ser de la materia, han alcanzado la participación en la vida del Ser verdadero. En el morir para sí y el vivir en Cristo de los santos no hay sombra de despersonalización. Al contrario, la personalidad humana se completa y se corona en un grado sublime de perfección"19. Pertsona saldoan urtuta
Bestalde, indibiduoaren legea da horrelaxe izatea. Haragia gara, animalia gara. Materia. "La servidumbre respecto a lo colectivo es una consecuencia inevitable de nuestra condición carnal, y esto implica fatalmente cierto gregarismo del que el ser humano no puede deshacerse enteramente. Estamos sujetos a esa servidumbre, sin la cual no podríamos siquiera existir"24. Erabat ez da, beraz, negatibo ikusi behar, masa barruan egotea galduta, edo eutsita25. Ez gara libertate hutsa eta sormen absolutua. Hain zuzen aingerukeria izan daiteke kristau askoren eta razionalista askoren engainua. "Nos encontramos, en efecto, sumidos en un mundo de creencias colectivas: en él pensamos, vivimos y aun somos. Es ilusorio querer evadirse de ese mundo hacia no sé qué paraíso abstracto. Hay que tener la sinceridad y la humildad suficiente para reconocer que una gran parte de lo que nosotros creemos nuestras teorías personales proviene de un mundo por completo exterior a nosotros mismos"26. Kontua da, oinarri horren gainean bakarrik dela posible askatasuna, baina askatasuna (pertsona) ez datorrela masa material horretan emanda, eginda, permaduraz egiteko eta konkistatzeko eskainita bakarrik baizen. Harekin, hain zuzen, ez hura gabe. Grazia ez zaion bezala naturari teilatu baten antzera gainetik eransten27, pertsona ere ez da indibiduoaren materialtasun, soziltasunaren gainetik28 teilatu bat aparte, baizik eta norbere burua antzaldatuz, "natura pertsonalizatuz" bakoitzak burutzeko eginkizuna29. Pentsamendu kolektiboa (tradizioa, etab.) berez masa sor hila da eta berdin izan liteke zama itogarri bat ala lur emankorrena. Gure ekintzatik menpe egongo da zer atera. "Aquí comienza nuestra actitud propiamente moral, es decir, racional y libre"30. Erdi Aroarentzat ideia baten egia edo balio objektiboa zen begiragarriena,
batez ere fedearekin zerikusirik bazuen (eta zerk ez zuen Erdi Aroan!).
Fedea, edo egiaren lorpena, egintza pertsonalak direla, ez zen guztiz ahaztuko
edo guztiz ignoratuko. "Pero es evidente que la participación de la voluntad
activa del sujeto individual en el logro de la verdad y la misteriosa batalla
de cada hombre con su problema religioso, les interesaban menos que la
afirmación objetiva de la doctrina y sus manifestaciones externas"31. Ernazimentuan
hasi eta, are bortizkiago Erreformaren eraginpeko esparruetan, barnetasun
indibidualari egingo zaio berebiziko arreta, Aro Modernoan gero subjektibismo
erlijioso zein filosofikoaren forma sentiberenak nagusituz joan arte. "Según
estas formas extremas de subjetivismo, de las que Unamuno es para nosotros
un buen ejemplo, la verdad deja de existir como una realidad objetiva:
existe mi verdad, y tu verdad, pero no la verdad en sí. La idea religiosa,
más bien que creída, es creada por cada hombre"32. Tradizioak, etab., balio
dena galtzen dute sentiera subjektibista honetan. Urratuta geratzen da
komunitateko sarea, biziera sozial osoa indibidualismoaren zerbitzura lerratzen
da. "La ruptura del sujeto con el mundo objetivo tiene amplísimas manifestaciones
en muchos órdenes del saber y de la actividad humanos. El fenómeno subjetivista
se manifiesta en todas las ramas del arte, en el pensamiento filosófico
y teológico, y hasta en el campo de las concepciones políticas y sociales.
Al hombre singular ya no le interesa el mundo, sino su mundo"33. Mutur
batetik bestera, ja ez da geratzen liberalismoaren indibiduo bakartia -bakoitza-
besterik, komunitatea, zenbaki guztien batuketa ez bada, fikziozko ente
bat kontsideratzen da.
Ordea, faxismoa eta komunismoa orain ahaztuta (baina beharbada gogoratuz, horietan modu estremoan eman zen subjektibismo eta indibidualismoaren aurkako erreakzioak, beste ideologia politikoak ez dituela utzi ukitu eta erreakziora behartu gabe, hots, Estatu moderno teknologikoa orohar) gaur egun kolektibismoaren forma berri subtilagoek beren sareetan arrantzatuta ikusten da gizakia ostera. Indibidualismoa aupatzen da. Hain zuzen jendostearen aurkako jarrera kultibatu egiten da, industrialki kultibatu ere, eta enpresa errentagina da ekonomikoki ere horixe! "La misma actitud de protesta y de reacción contra la previsión social procede frecuentemente de un estado de pensamiento colectivo. Se encuentran personas que se creen y se proclaman no-conformistas, siendo, en realidad, conformistas radicales, 'conformistas del no-conformismo'. Algunos creen liberarse del gregarismo, cuando no han hecho más que cambiar de dueño"36. Gizarte moderno "libre"etako mila esklaberia "libreki" eta gustora gustaturen segada... Beraz, ez Erdi Aroko kolektibitate objektibistara, baina kolektibismo subjektibista berri batera itzuli gara, berriro gizakia saldoan galduta dagoela. Egia objektiborik agian ez dago, dena omen bait da orain subjektiboa, baina bai uste kolektiboaren aginte burdinezko eta hutsezina, baliapide tekniko sofistikatuenez aseguratua37. Pertsonalisten diagnosian, badakigu, pertsona hil egiten da, Jainkoa hilda. Gizakiari irtenbidea itxita transzendentziara. Eta trantze horretantxe gaude orain. "Dios ha muerto. Ha desaparecido del mapa. Le han matado los ateos. Y, acaso, más que que estos, cierta raza de teólogos-geómetras que habían querido convertirle en objeto de su filosofía, El que es el Sujeto por esencia: "Dios es esto. Dios es lo otro. Desde aquí hasta aquí llega", dicen estos teósofos o teómetras"38. Ondorioa zuzenean dator: "Tras la muerte de Dios viene inexorablemente la muerte del hombre"39. Aurreko mendeetako humanistek espresatu nahi izaten zuten gizakiaren kontzeptua bera, suntsitu egin dela, esango du Santamariak, estrukturalistak lekuko hartuz eta E. Frommen gogoeta hauek aipatuz: "Erich Fromm, en su Psicoanálisis de la sociedad contemporánea, escribe estas palabras: "El problema del siglo XIX fue que Dios había muerto. El del siglo XX es que ha muerto el hombre. Y, en efecto, la civilización ha matado al hombre individual. Lo único que cuenta hoy es el hombre medio: el hombre estadístico. Poco o nada le importa a la sociedad de consumo el destino de cada persona, lo que ésta pueda pensar o sentir. Todo está calculado de antemano en función de los datos aritméticos. La multitud es lo que le interesa, no el hombre propiamente dicho"40. Marxismoa eta pertsonalismoa
Jada Mounierek "gizakiaren barne-bizitza pertsonalaren errealitatea ez ezagutu izan"aren hutsune esentziala egozten zion marxismoari, alegia, gizaki kolektiboarekiko baikortasuna, gizabanakoarekiko ezkortasun erradikal batekin kontrastean. Hauxe da Santamariak ere marxismoan salatuko duen hutsunea (ikusiko dugun moduan konkretatua), pertsonalista guztiena funtsean, hots, gizaki kolektiboaren eta gizaki banakoaren arteko etena, banakoaren abandonoarekin finean42. Handik hara, marxismoak ekar lezakeen gizakiaren liberazioa ez dela izango gizabanakoaren liberazioa, gizaki kolektiboarena baizik (Maritain); marxismoak finean -"Historia fisika bihurtzen da" eta- iraultzaren kontzeptua bera anulatu egiten duela (E. Borne), etab., autore desberdinen arabera eragozpen desberdinak ondoriatuko dira. Santamariak azaltzen duen salaketa edo kezkak sentiberatasun -arrazoiz- irritu bati erantzuten dio nazismoaren eta stalinismoaren esperientzien ondoren: Marxen textu batzuen arabera "gizaki kolektiboaren hazkuntzak eta gizabanakoaren hazkuntzak, bat egingo dute azken finean. Baina, oraingoz behintzat, bizi garen gizarte alienatu honetan, bigarrena -gizabanakoa, indibiduoa alegia- sakrifikatu beharra dago gizaki kolektiboaren alde"43. Marxismo ortodoxo edo klasikoaren flakia pertsonari buruz, marxista batzuek ere hasiak dira salatzen, batez ere gerra ondoko egoeran Estatu sozialistetan. Ordura arte sozialismoa eraikitzen eta defendatzen lehiatu zen jendea, begiak etorkizunean jarrita. Gerra bukaeran, aldiz, gizarte sozialista ezarrita zegoen, nagusi zegoen, eguneroko bizitzaren zentzuaz lehen ez bezalako galderak sortu ziren. Batetik, hainbeste sarraski, suntsidura, bonbardaketa, zapalketa, zigor eta oinaze nozitu ondoren, jendeak atsegin eta plazer piska bat dastatzeko aukera eskatzen zuen. Bestetik, jendea konturatu zen, jabego pribatuaren ezeztapena ez dela nahikoa gizakiaren gaitz eta ondoez guztiak gainditzeko; sozialismoan ere indibiduoaren heriotzaren eta bizitzaren zentzuaren kezkak iraun egiten zutela, eta erlijiozko sentimentuak, askatasunaren problemak, zorionaren minak, etab. Problemaren ebidentzia hor zegoen eta, saio "zientifista" batek (Althusser buruzagi zuela), lumazo batekin arazo guztiok behin betiko iraizteko marxismoaren kareletik, estrukturalismoan atrakatu zuen barkua, orain "antihumanismoaren" banderaz44; baina, proiektu horren ezinezkoa baino ere, legez kontrakoa, aldez aurretik jakina baitzegoen marxista gehienentzat, besteren batzuek nahiago izan zuten, Marxen gogoetan pertsonarekiko hutsunea zinez aitortu eta, haren obran halere aurki zitezkeen elementu apurrekin, humanismo marxista bat eraiki ahal izateko egin saioa: A. Schaff, L. Sève, etab., Lukács eta Gramsciren hildotik45. Abiapuntuan bertan, Althusseren soluzioa arbuiatuz deblauki46, Santamariak bere posiziotik hainbat problema ikusten du humanismo marxista baten proiektuan, ideologia haren oinarriengatik berengatik. Funtsean hirutan bil daitezke horiek, bide batez marxismoaren eta pertsonalismoaren arteko diferentziak ere markatzeko: 1. Gizakiaren sozialtasuna ulertzeko modua: Feuerbachen aurkako seigarren tesi famatuak dioenez, "la esencia humana no es una abstracción inherente al individuo humano. En su realidad es el conjunto de las relaciones sociales". Alegia, gizakiaren esentzia konkretua, zurea eta nirea, "ez dago gizabanakoan: indibiduoak ez du esentziarik izaten. Gizakiaren esentzia gizaki kolektiboan dago. Giza kolektibitatearen erlazioetan ez bestetan dago, esan du Marxek bere seigarren tesian. Guzti hau dela eta, Marxen eritziz, gizakia zertan datzan jakin nahi dezanak, ez indibiduoari, baizik begien aurrean duen gizarte konkretuari begiratu beharko dio"47. Tesi honen esanahi doi-doia zalantzazkoa ageri da. Zeinek uka, egia asko dagoela, "las circunstancias hacen a los hombres más que los hombres a las circunstancias" bezalako esaldietan! Baina seigarren tesia bururaino eraman nahi bada, honelako beste esaldi batzuek, "la sociedad no se compone de individuos; representa solamente la suma de las relaciones y de las condiciones en las cuales se encuentran entre sí los unos respecto a los otros", gizabanakoaren erabateko ukapena adieraz lezakete. "Hitzez hitz hartzen badugu, ez dago indibiduorik. Edo, behintzat, indibiduoak ez du batere garrantzi sozialik, batere eskurik gizartearen eraikuntzan. Ez da historiaren subjektu aktibo, subjektu pasiboa baizik"48. Bestetik, tesi berean posible da mezu positiboak ere atzematea. "Marxen eritziz, gizakiaren esentzia erlazio sozialen totaltasuna delako, pentsatu ohi den baino askoz sakonagoak dira indibiduoen arteko eraginak. Erlazio sozialak direla medio, indibiduoek bere buruak kreatzen dituzte. Ez dira kanpoko botere baten ondorio. "Los individuos se crean entre sí los unos a los otros tanto en lo físico como en lo moral", dio Marxek Ideología alemana liburuan. Hau da, baita, Marxen perpaus famatu batzuren esanahia: "nosotros somos nuestros propios forjadores", "los forjadores de nuestra vida, de nuestra mente". Schaff jaunak oroitarazten duen bezala, Antonio Gramsci da ideia marxiano hauen profetarik handiena; Gramsci-rentzat hau da gizakiaren definizioa: "El hombre es un proceso, el proceso de sus propios actos". "Bai esan zabal eta baikorra!, dio Schaff jaunak perpaus hauek aipatuz"49. 2. Kontzientziaren autonomiaren kapitulua: aurreko puntuaren ondorio inmediatoa. Zertan datza Marxentzat giza kontzientzia? "Puntu honetan guztiz urrun daude elkarrengandik pertsonalista kristauon ideiak eta Marxenak. Pertsonalista kristauen ustez, kontzientzia da pertsonalitatearen mamia eta muina. Gizakiaren barne-barnekoa, ezkutuena, sakonena, non beste inork ez bait du sartzeko deretxorik. Marxen eritziz, ordea, gizakiaren kontzientzia gertaera sozial bat besterik ez da (...). Mundu guztiak ezagutzen du 1859 urteko Grundrisse direlakoetako Marxen perpaus famatua: "Ez da gizakien kontzientzia gizakien existentzia determinatzen duena, aitzitik, existentzia soziala da gizakien kontzientzia determinatzen duena". Karl Marx eta Friedrich Engelsek gauza bera esaten dute, besteak beste, Ideologia alemana liburuan: "Ez da kontzientzia bizitza determinatzen duena, bizitza da kontzientzia determinatzen duena" (...). Maximiliano Rubel jaunak dioenez, kontzientziaren autonomiaren ukazio hau da, hain zuzen, Marxen materialismoari zentzu guztia ematen diona. Pertsonalista kristauontzat gizakiaren kontzientzia autonomoa da, beregainekoa da. Marxentzat, berriz, kontzientzia guztiz mugatua eta lotua dago gizartearen errealitate materialarekin. Honen arabera -kontzientzia produktu sozial denez, alegia-, gizartea aldatu arte ez da gaurko gizakien "zoritxarreko kontzientzia" aldatuko"50. 3. Transzendentziaren arazoa: positiboa da Marxengan, idealismo edo intelektualismo elezuri batzuen aurka, gizaki konkretuaz arduratu dela beti. Intelektualak arriskua omen du, gauzak ikustean ez ikusteko diren gauzak bezala, ideia unibertsalen iturri bezala baino51. "Cabe entretenerse en la invención de un humanismo cualquiera sin ocuparse para nada del hombre real"52. Marxen alde esan beharra dago, "bere idazki guztietan eragotzi duela gizaki abstraktuaren ideia. Gizaki konkretuak, hezur eta mamizkoak ezagutu nahi ditu Marxek batere abstrakziorik onartu gabe (...). Ohartaraz dezagun, pertsonalismo kristaua bat datorrela puntu honetan Marxekin. Izan ere, pertsonaren errealitatea nolanahiko abstrakzioren bidez mugatu nahi izatea, kontraesan bat da"53. Baina kointzidentzia hori azalpenetan, beharbada urruntasun haundi batekin arrazoietan ematen da. Hau da, gizaki abstraktuaren ukoak zio desberdinei erantzuten die eta desberdina du zentzua kasu bietan. Besteak beste, Marxen konkretutasunak transzendentziaren ukoa inplikatzen du, "pertsonalista kristauek defendatzen duten pertsonaren ulerpena, berriz, transzendentea da. Sineste bat, fede bat eskatzen du pertsonalismoak, pertsonaren errealitatea ezagutzeko. Indibiduo biologikoa, fisikoa, guztiz ikusgarri eta ukigarria da. Haatik pertsonaren existentzia ezin froga dezake inork, errealitate transzendente bat delako. Marxek, aldiz, pertsonaren transzendentzia fantasmagoriatzat hartzen du; hau dela eta, pertsonalistok ez dugu inolako deretxorik lilura faltsuak bizkortzeko puntu honetan. Nire ustez behintzat, ez dago inolako sinkretismorik pertsonalismo kristauaren eta marxismoaren artean"54. Honek ez luke oztoporik izan behar ekintzan lankidetza leial baterako, pentsamenduko diferentziez desegin gabe. "Une collaboration franche et loyale des chrétiens avec tous les hommes de bonne volonté s'impose. Malgré nos différence sur le plan religieux ou philosophique, une conception élevée de la dignité de la personne nous unit avec bien des gens honnêtes"55. Pertsonaren eskubideak
Conversaciones Católicas de San Sebastián-ak ere, 1947ko irailean hasita, Elizaren irakaskuntzan errotutako printzipio sozial edo politikoen azalpen bat hasi ziren prestatzen, Giza Eskubideei begira aurren-aurrenik. Baina hemen, arazoari sakonki heltzeko karien artean, gerrako alderdien basakeriak baino hertsikorragoa, beste honek ematen du, sustraiak askoz urrunago bait dauzka: "Entre todas las causas que exigen una revisión de este tema, la que más nos interesa y, sin duda, una de las más graves, es el crecimiento de la marea agnóstica que, habiendo comenzado por abismar la creencia religiosa, ha borrado las nociones éticas fundamentales y termina arrebatando al hombre la confianza en su propia razón natural. De aquí la importancia de una Declaración católica que, en oposición a todo agnosticismo, afirme terminantemente nuestra fe y nuestra confianza en un orden social, expresión del orden moral que, a su vez, se asienta en la Voluntad del Creador"58. Horra non, beraz, hasierara itzuliak gaituzun, krisiaren arlora, Maritainek humanismoaren tragedia eta Mounierek nihilismo europarra zeritzotenera. Moderniaren hastapenetan, apuntatu ohi zuen Maritainek, utzi Jainkoa eta errebelazioa alde batera eta, "le rationalisme avait dressé de la personnalité de l'homme une image hautaine et splendide, infrangible, jalouse de son immanence et de son autonomie, et finalement bonne par essence (...). Or, en un peu plus d'un siècle, cette fière personnalité anthropocentrique a périclité, elle s'est effritée rapidement, entraînée dans la dispersion de ses éléments matériels"59. Gure kultura gizakia gabe geratu da, ohartzen zuen Mounierek ere. Zertzen zuenena gabe. Hutsa, galduta oinarria nahiz muina. Hori da moderniaren suntsimenduko "nihilismo europarra". "La crise spirituelle est une crise de l'homme classique européen, né avec le monde bourgeois (...). On ne sait plus ce qu'est l'homme et comme on le voit aujourd'hui traverser d'étonnantes transformations, on pense qu'il n'y a pas de nature humaine. Pour les uns, cela se traduit: tout est possible à l'homme, et ils retrouvent un espoir; pour d'autres: tout est permis à l'homme, et ils lâchent toute bride; pour d'autres enfin: tout est permis sur l'homme, et nous voilà à Buchenwald"60. Diagnosi honen arabera ulertu eta planteatu ditu Santamariak gerra osteko Giza Eskubideen kezkak eta horien aitorpenak tauletan zerrendatuta edukitzeko larriak. Izan ere, zer dira Giza Eskubideak eta zerk oinarritzen ditu benetan? Printzipioz gizabanakoak eskubide horiek komunitatea eta Estatua baino aurreragokoak bait ditu, komunitateak aitortu eta errespetatu beharrezkoak, ukitu ezinezkoak. Horien iturria eta oinarria, tradizio pertsonalistan, "pertsonaren baitan" dago, hots, azken finean, giza naturaren Kreatzailearen eskuetan. Jainkoa gabe, tradizio humanistak eta liberalismoak eskubide horien oinarripen filosofiko hutsa edo razionala entseiatu dute, hain zuzen tradizio estoiko-kristaueko giza-naturaren filosofiaz baliatuz, sekulartuta (Locke). Haatik giza-natura iraunkorraren kontzeptu horixe dago, natur-filosofia aristotelikoaren eta metafisikaren kritika razionalistarekin batera, aspaldian pikutara joanda filosofia modernoan. Orain, hortaz, onargarria ote da, razionalki aski ote da, hain zuzen gizabanakoaren esfera barrutarra Estatuaren edo nolanahiko Botere kolektiboren oldarretik babesteko balio behar zuten Giza Eskubideok, Estatu horrexen deklarazio "positibo" hutsean edukitzea beren balioaren oinarripen guztia? Zertan geratzen da Eskubideon aurrespena Estatuari buruz, "eskubide naturalaren" kontzeptu baterako funtsezkoa, aurretik Estatuaren onespena behar badute balio ahal izateko? Kontua orduan da, Santamariak horrela ikusten du, Giza Eskubideen inguruko mogimendu guzti hau, krisiaren barruko larri-putinka desesperatua ote den, konpromezuko soluzio bat aurkitu Gobernuen artean eta azkenean barruan geratzeko, ala benetan arazoa sustraitik planteatu eta krisia goititzeko baliatuko al den. XX. mendearen lehen erdiaren aldean, oso positiboa da gutxienez arazoa juridikoki araututa eduki nahi izatea internazionalki. Alabaina, positibismoa ezin gaindituta, "hay en el fondo de todo esto una filosofía política contractualista y voluntarista, que funda el Derecho internacional exclusivamente en los pactos y en las costumbres y que rechaza todo fundamento anterior y superior a las leyes de los mismos Estados"61. Estatuaren gainetik, Jainko guztiz argia aitortzen ez bazen, logikoki gutxiago zegoen Natura guztiz itsua zergatik aitortu. Legeak eta Zuzenbideak (moralak), Nietzschek ohartu bezala, gizarte postrazionalistan, ez dauka (Estatuaren beraren) Nahia beste oinarririk. ("Auctoritas, non veritas, facit legem", Hobbesek zeukan dexente lehenago garbi esanda)62. Ordea gero modurik tragikoenean ikusi da, Estatuaren absolutismoak nora daraman (Buchenwald). Zeren izenean ahal izango du hiritarrak agindu "injustu" bati desobeditu? Noiz, edo zeren izenean, kontsideratu ahal izango da "injustua" Boterea?63. Badirudi Estatua lotu eta obligatu beharra dagoela zerbaiti moralki eta juridikoki. Nolabait finkatu eta oinarritu beharra dagoela, Estatuak ez daukala hiritar batzuk xaboin egiterik, arraza bat gustatzen ez zaiolako, adibidez. Baina Estatuen gainetiko Zuzenbide Internazional bati, Estatuok obligatzeko, zerk euts diezaioke filosofia modernoan, Estatuek berek izan ezik? Modernia osinetik ateratzeko aukera bat izan daiteke hau. Halere Santamaria ez da fido gehiegi, aukera hori aprobetxatuko denik64. "Jusqu'à quel point, au contraire, tout ce courant en faveur de la personne et ces mêmes déclarations solennelles ne se réduisent-elles pas à un nouveau mirage, à une nouvelle illusion qui doit conduire l'humanité à un nouvel échec? Au fond, c'est tout le problème du monde moderne qui se poserait ici. Il s'agit donc de savoir dans quelle mesure la prise de conscience personnaliste représente un accroissement réel des valeurs humaines et dans quelle mesure, au contraire, elle trouve ses racines dans le 'non serviam', le cri éternel de révolte et d'indépendance de la créature contre le Créateur"65. Gure kulturan oraindik ondare amankomuna da Giza Eskubideen aitorpena, horien taula bat egiterakoan, praxian, kristaua zein ez kristaua problema gabe etor baitaitezke bat. "Es tal la fuerza y la persistencia de la ley natural en la mente del hombre que, aun en estos momentos de confusión y de eclecticismo, la mayor parte del género humano, que ha perdido la visión de la transcendencia y del finalismo de la vida, aun conserva, de un modo más o menos claro, la noción de lo justo y lo injusto, aun tiene fuerzas para vituperar el crimen, reconociéndolo y condenándolo como tal. Pero, en medio del universal escepticismo, esta concepción flaquea, a falta de fundamentos sólidos, y llega a hundirse por completo cuando la pasión se extiende al plano colectivo"66. Gai honetan Santamariaren burujope min-mina da, subjektibismoak eta erlatibismoak -hots, edozein Estaturen edo interpreteren arbitrariotasunak, komenentzien arabera- ekiditeko gero, zimendu zeharo irmeen gainean edukitzea ziurtatuak Eskubideok, kulturen, filosofien, ideologien diferentzietatik menpegabe. "Una Declaración de derechos del hombre pretende ser una afirmación con vigencia eterna y universal, transcendente a toda voluntad o poder humanos: debe asentarse, por tanto, en principios transcendentes, universales y eternos"67. Izan ere, eskubideon balioa ala eza zuhurtasun kontsiderazioetatik edo, zirkunstantzia aldakorren araberatik edo, baldin badago, inkondizionala ez bada alegia, haien Aitortzak ez luke berez "Reglamento de convivencia" batena beste esanahirik, trafikoko arauek daukatena bezalatsu, "que, naciendo del acuerdo entre los Estados, podría ser denunciado por cualquiera de ellos en determinado momento, con lo que tal Reglamento, carente a priori de fuerza moral, resultaría, además, prácticamente inútil como defensa de los Derechos de la persona humana"68. Eskubideon obligaziozkotasunak, beraietatik behar du deribatu, ez Estatutik. Berriro sendotzeko, beraz: "un conjunto, como el que consideramos, de afirmaciones absolutas, con pretensiones de vigencia eterna y universal, no puede establecerse sin una creencia o sistema de creencias, que se afirmen a su vez a sí mismas con fuerza suficiente para obligar a los hombres a respetarlas"69. Ez dirudi lan erraza inolako filosofia modernotan, logikoki printzipio
horiek edo eskubideen harroin suntsiezin hori, kontzientziatik berjabe
eta aurreko, baldingabe, absolutu, errealitate objektibokoa, suposatu beharko
litzatekeela, ematen baitu. Hau da, metafisika bat esigitzen baitu. Eta
Santamariak ongi daki, "en nuestro tiempo no existe, evidentemente, afición
a las precisiones ontológicas, al contrario, se trata de rehuir todo lo
que puede tener color metafísico"70.
Aitzitik, Aro Modernoari ez bazaio gustatzen hori dena, hori dena gabe haren krisiak inon ez daukanez gero beste soluziorik, "he aquí por qué es de suma importancia que los fundamentos filosóficos y teológicos de una Declaración católica de derechos, vengan a decir a los hombres de todo el mundo: "Lo que vosotros intuís vagamente y razonáis con dificultad, lo que vosotros afirmáis con vacilación y tenéis la aspiración de practicar como base de la Paz y del equilibrio social, la Iglesia lo encuentra expresado con claridad meridiana en la revelación de Cristo y se halla en condiciones de exponerlo a los hombres como una consecuencia lógica de la creencia en un Dios personal y providente, y en el hombre libre y responsable ante ese Dios"73. Krisiaren kontzientziak berak, horrela, ibili dugun itzulia borobilduz, transzendentzia eta fede beharrera altxatu gaitu berriro. Pertsonaren eginbideak
Filosofia modernoetan askotan bururatu izan da gizabanakoa gizarteari buruz, haren etsai bezala ("homo homini lupus"), hark mehatxatua bezala (harengandik defendatu beharrean), edo hartaz ezaxolatua (egoismo suerte desberdinekin), azken hau teorikoa baino gehiago jarrera praktiko gisa aurkitzen bada ere. Erdi Aroko Imperium sacrum-aren ideala birrindu eta gero, askatasunaren eta ordenuaren artean oreka berria lortzea, historia zaila gertatu zaio Moderniari. Lehen, hierarkia sakral batean, autoritateak bere menpean biltzen eta kasik desagertarazten bazuen gizabanakoa, Modernia "indibidualista" izango da, hots -teorian behintzat- antiautoritaria. Autoritateak, legeak, beren arrazoi (zerutarr)aren ebidentzia galduta, justifikatu egin beharko dute orain (ebidentziaren postua okupatzera, askatasun indibiduala etorri da). "Se halla muy extendida la idea de que autoridad y libertad son dos esencias o principios contradictorios, destinados a enfrentarse casi fatalmente en la vida política de los pueblos (...). La conclusión es que para tener libertad hay que cercenar la autoridad, y que para afirmar y reforzar ésta conviene acabar con aquella y no dejar la más leve traza de libertad"75. Teinka honek historia moderno osoa zeharkatzen badu, gizarte garaikide teknologikoan oraintxe (1954) gailentzen dena, autoritatearen aurkako oposizioa da, bere espresio filosofikoa existentzialismoan daukala. "La norme suprême de l'homme contemporain est celle d'être soi-même, de n'accepter aucune contrainte, aucune force étrangère à la propre volonté. La nouvelle morale est la morale de situation (...), l'éthique existentialiste qui n'admet pas de règles extérieures au sujet. Dans ces conditions là l'obéissance représente une forme de servitude ou d'aliénation propre d'hommes timides, bornés, résignés à leur petitesse et même, du point de vue existentialiste, une espèce de péché contre la liberté de l'existant concret (...). Cela s'explique par maintes raisons, mais surtout, par le procès historique que nous avons vécu ces dernières années et qui n'a pas encore terminé. L'homme occidental vient de sortir d'un cauchemar totalitariste, mais il se trouve en face de nouveaux monstres étatiques qui menacent encore sa libre existence. Cela lui fait sentir d'une façon plus aiguè la valeur de sa liberté et le pousse à defendre avec énergie son intimité personnelle"76. Gizartearen ukatzaileon artean (hots, gizartea, autoritate pertsonalak bezalaxe, erakundeak, printzipioak, egoera nagusi bat, sistema konplexu oso bat da) Santamariak E. Frommekin iraultzailea eta matxinoa77 bereziko lituzke, itxuraz antzeko bi tipo, baina guztiz bestelakoak barnean78. Iraultzaileak gizarteari, legeei, autoritateari uko egiten die, beste gizarte, lege, autoritate batzuk nahi dituelako, baina ez anbizio pertsonalengatik ("sin que esto tenga nada que ver con un deseo personal de dominar a los demás"), helburu sozialengatik baizik79. Santamariarentzat iraultzailea tipo historikoki eta sozialki guztiz positiboa da: "La actitud del revolucionario me parece respetable. Sin revoluciones del tipo que sean -políticas, científicas, sociales, religiosas, etc., la Humanidad estaría todavía en la Edad de Piedra"80. Matxinoa, aitzitik, nahastaile eta endredatzaile hutsa da, "una persona que se subleva contra la autoridad, pero que lo hace básicamente porque quiere convertirse él mismo en autoridad"81. Matxinoak bere etsaia bezala ikusten du gizartea, eta borrokatu eta menperatu egin nahi du, ez eraldatu. "Indibidualista" gizarteaz ezaxolatu gisa, hainbat katoliko tradizionalista kontserbakoi kontsidera daiteke, zuzendu beharrezko mila oker ikusi arren gizartean, hori agintarien edo Estatuaren eginkizuna dela eta, desenkusatzen dena82. Halakoaren kontzientzia soziala83, legea juxtu-juxtu betetzera iristen da. Bere natura "politikoaren" kontzientziako pertsonak, bere eskubideez gain, bere eginbideez kargutu behar du eta eginkorki bien orekara hertsi. Askatasun jatorra ez da autoritatearen ukoa, ezpada autoritatea ere gizarteak jatorra izan dezan ahaleginkorra. Autoritatea, legea eta askatasuna kontzeptu osagarriak dira elkarrenganako. Hiritarraren eginbidea da, horiek elkarren osagarriak efektiboki izan daitezen lehiatzea. "La autoridad debe ser la primera en inclinarse ante la ley. Esta, si es justa, ha de fundarse, a su vez, en la libertad de la persona y el derecho de esta a una intervención real y electiva en la vida social", idazten zuen Santamariak Espainia frankistan84. "He observado que el amor a la libertad suele ir acompañado, en algunos países, de un gran respeto, de un enorme respeto a la ley. En cambio se han dado y se dan situaciones históricas aparentemente autoritarias que lindan con la anarquía, porque, en ellas, la ley no resulta respetable al no ser expresión del sentir colectivo sino producto de una arbitrariedad más o menos inconfesada"85. Pertsonaren obligazio bakarra gizartean ez da noski obedientzia: izan daiteke iraultza, edo izan daiteke ere sinpleki desobedientzia86. Baina orain ebazteko geneukana: gizartea onartzeak (nahiz hobetzeko, iraultzeko izan gero) funtsean esangura duen "obedientzia", hots, komunitatearen eta ordenuaren ezagutza eta aitortza, ez da, Santamariaren planteamenduan, printzipioz mugagabeki bere buruaren jabe bakar eta oso ideiaturiko indibiduo batek egiten duen bere-bere eskubideen sakrifizioren baten ondorioa, gizarte bizitzak eskain diezazkiokeen abantailen arrazoi egoistagatik, ezpada pertsonaren metafisika (pertsonalista!) baten emaitza. Ez dago oposiziorik legearen eta askatasunaren artean. "Une analyse psychologique profonde, mettrait en évidence que la pratique de l'obéissance ne fait que renforcer la conscience de la propre liberté et la liberté elle-même. Les saints ont éprouvé maintes fois ce sentiment ou cette expérience intérieure tout en se livrant à une obéissance crucifiante. C'est ainsi que Sainte Thérèse, si tourmentée par ses directeurs spirituels, mais toujours soumise et docile, nous raconte comment elle avait reçu en un instant le don de la liberté (...). - Au point de vue métaphysique on pourrait de la même façon montrer que la liberté est faite aussi d'abandon, de dépouillement, de disponibilité (...). Une certaine nécéssité ontologique de dépendance, d'obéissance, est inscrite dans la nature même de la créature contingente"87. Metafisika pertsonalista hau, Santamariak aurrenik gizarte eliztarrean pentsatuz azaldua izan arren kasuan88, pertsonaren bizitza sozial guztirako da baliozkoa, goiko indibiduo/pertsona berezkuntzaren ildoan jarraiki. Fedea pertsonan
Historia esperimental tragikoenaren azpian, beti posible da esperantzaren seinale txinpartak ikustea, begiak fede transzendental batek argitzen dituelako pertsonan eta haren obran. "L"Eglise croit à l'homme et à la civilisation qui est l'émanation de l'homme, son oeuvre, sa créature (...). Cette foi en l'homme, en la raison, en la sagesse humaine, en la civilisation, qu'on ne doit pas considérer comme quelque chose d'accesoire ou de non essentiel dans la doctrine de l'Eglise"92. Hain zuzen pertsonan fede horren galera da agian -konfidantzarik ez izatea pertsonaren ahalmenetan, ez jakitea zer esigitzen duen pertsonak- humanismoaren tragedian okerrena, Jainkoan fedea galtzea edo baino gehiago, Santamariak behin formulazio nahiko txokagarri batekin erakusten digunez: "Nier l'homme, est, peut-être, une héresie plus grave que nier Dieu car en niant l'homme on le prive entièrement de toute possibilité imaginable d'aller vers Dieu"93. Santamariak maiz konparatu du egungo krisia Erromaren erorikoaz. "Egungoak"
ez du esanahi krisia egun batekoa denik94, eta erorikoaz ez da ulertu behar
hemen Alarikoren lapurreteria eta sakoa Erroman hiru egun justu, ordezkatze
prozesu historikoa baizik, ordenu erromatarra gainbehera hondatu eta nola
haren lekuan joan den mamituz emeki-emeki mundu berria95. Inperio Erromatarreko
balio sistema (jentila)ren aurka, mundu berrian "los cristianos de la alta
Edad Media, forzando quizás en un sentido unilateral el pensamiento de
San Agustín, pusieron el acento sobre el pecado original y sus consecuencias
destructoras en todos los órdenes. Desconfianza hacia la razón y hacia
la posibilidad de un orden social conveniente y moral; necesidad de que
lo sobrenatural supla en todos los terrenos, incluso los meramente temporales,
la radical deficiencia del orden natural: teocracia en el dominio político
y fideismo en el dominio intelectual. Hizo falta que viniese Santo Tomás
(...) para que se restaurase la confianza en el ser y en un orden natural
no enteramente destruido por el pecado"96. Gero Ernazimentuko erreakzioa
dator ("humanismo antropozentrikoa") eta honen oraingo fiaskoa, erraz ulertuko
baita pertsonan fedea zein adieratan bindikatzen den, Jainkoa baztertuz
ez, baina pertsonarekin lotuz. Berriro krisi orokor batean gaude, belaun
eta belaunaldietan agindu izandako balio sistema osoaren fingaitzean, Erromako
erorikoan legez97. "Y eso es precisamente lo que hoy nos está haciendo
también falta: confianza en el ser, en la esencial bondad del orden creado
y en la Providencia de Dios. Si el hombre de hoy no cree en Dios, es porque
empieza por no creer en sí mismo (...). Saber a ciencia cierta, sin "cogitos"
ni silogismos, que se es, que se es un yo substante y no un puro accidente
hecho de la madera de los sueños -como decía Unamuno citando a Shakespeare-,
he aquí el primer artículo de la fe filosófica, sin la cual la fe política
y la otra, la verdadera fe, la fe religiosa, no hallan donde asentarse"98.
Barne isileko lagun hori
Mundua, errealitatean ordez, kontzeptutan eraldatuta ikusten duenaren adibide gisa, Donostiako badia zoragarriaren aurrean, "es un tómbolo" esan eta horrelaxe teknikoki kontsideratzen besterik egiten eta sentitzen ez dakiena, "ni una sola palabra de admiración para este pequeño regalo de la Naturaleza", aurkeztu du noizpait Santamariak103. "Hoy, sin embargo, lo mismo en Ciencia que en Filosofía, se reconoce también la importancia de un saber de lo individual"104. Medizinan "gaitzik ez dago, gaixoak baino" esaten da, etab.105. Gizarte teknologiko saldokoiaren eta gizaki kolektibo, abstraktu, ertainaren aurka batez ere filosofiak erreakzionatu du, existentzialismoarekin. "Las últimas guerras, los azares de esta época calamitosa, la incertidumbre del porvenir, los acontecimientos que los pueblos han presenciado y los más terribles que aún presienten, impiden al hombre de hoy perder el tiempo en elucubraciones: cada hombre necesita afrontar con urgencia los problemas de "su" existencia. ¿Qué es, qué vale "mi" vida? ¿Qué último significado tiene esta existencia en la que me encuentro 'embarcado', 'arrojado' entre las cosas? El existencialismo -tanto si es ateo como Sartre o cristiano como Gabriel Marcel- vuelve, pues, su mirada hacia lo concreto. Dentro de sí mismo, en este ejemplar único y singularísimo que es cada hombre, indaga el misterio de lo personal e incomunicable (...). Este retorno a lo concreto es, sin duda, una aportación positiva del existencialismo, un toque de atención que tendrá un eco importante en la evolución filosófica. Es, al mismo tiempo, una necesidad actual de nuestra cultura"106. Erlijioarentzat ere, Santamariak uste du, existentzialismoak eragin positiboa izan dezakeela, doktrina abstraktuetatik bizipen egiazko eta autentikora barnaraziz107. Pertsonak bi mogimendu bezala du eta bien oreka behar du bere baitan
orekan egoteko: bat "bestea"renganakoa, eta bere barnerantz daramana bestea.
Alderantziz, besteekin komunitatean barreia eta gal naiteke eta, dena denetan, ez deus eta ez ni geratu azkenean: "l'homme du divertissement vit comme expulsé de soi, confondu avec le tumulte extérieur"111. Egungo egunetan arrisku handia baita hori. Santamariak behin Shakespearen pertsonaia aztoratua gogoratu du: "estoy desesperado: me busco a mí mismo y no me encuentro por ninguna parte!"112. Eta beste batean: " "Perdido en medio de los otros, apenas existo", dice Gaston Berger en una pequeña y preciosa Fenomenología de la soledad. En este "apenas existir", que es un existir no auténtico, tampoco los otros existen para mí con genuina existencia. Son como fantasmas, imágenes, obstáculos, formas o condiciones de mi yo"113. Badirudi berriz ere Joan Gurutzekoak seinalatuko digula bide jatorra. "La vie personnelle commence avec la capacité de rompre le contact avec le milieu, de se reprendre, de se ressaisir, en vue de se ramasser sur un centre, de s'unifier"114. Erlijiosoki bezala humanoki, bere ahalmenak barnean bilduz biltzen du nitasunak indarra, ez interesak, gogoetak, oroipenak, proiektuak, harremanak bazterretan sakabanatuz. "C'est sur cette expérience vitale que se fondent les valeurs de silence et de retraite", dio Mounierek, mugonekoa uste baitu gaur egun hori partikularki goititzea115. Bere baitan biltzen dakienak bakarrik daki lagunekin biltzen, esango du Santamariak orobat: "Sólo quien es capaz de silencio, es capaz de diálogo. Sólo quien es capaz de soledad, es capaz de compañía"116. Bere barnera bildu beharra dauka gizakiak, osoki norbera izateko. Ez, ordea, sartu eta bere baitan itxituratzeko bere burua. Bere nia gainditu beharra dauka. Jainkoa aurkitu beharra bere barnean: bera baino beragoa duelako hura117. Bakardadea eta isiltasuna oso-osoak egin barnean eta Kristoren misterioa dauka bere baitan bizitu beharra, zuzen ikusia delako Pascalen egia sakona: "Nous ne nous connaissons nous-mêmes que par Jésus-Christ"118. Bere burua transzendituz lortzen du, bada, gizakiak bere osotasuna.
Horregatik, Jainkoa hilez gero, hil egiten da gizatasuna119. Eta -orain
hortxe bait gaude- "cuando muere Dios vuelven los ídolos. Y éstos son,
casi siempre, esclavizantes, violentos y sanguinarios. Y todavía más, diría
yo, los de la Sociedad Tecnológica. El hombre moderno está harto de ellos,
aunque no se lo confiese siempre a sí mismo. Quiere volver a Dios o, por
lo menos, al bosque, al encantamiento de la selva"120.
1. Sarrera orokor gisa ik. GOBRY, I., La Personne,
Paris 1961. Ivan Gobry pertsonalismo existentzial deitu joerako filosofoa
da eta ikuspegi laburbilkor egokia eman du saio horretan.
|
![]() |
![]() |